XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskal Autonomi Erkidegoko hiriburua

1979. urtean Euskal Herriko Autonomi Estatutua onartu ondoren, Gasteiz Autonomi Erkidegoko hiriburu bilakatu zen.

Harrezkero, Gasteizek Erkidegoko erakunde politiko garrantzitsuenen egoitzak jaso ditu; besteak beste, Eusko Legebiltzarra, Eusko Jaurlaritza, Ajuria Enea eta Lehendakariaren bizilekua nabarmenduko ditugu.

Horrek guztiak hiria azken hamarkadetan gune administratibo gisa finkatzea eragin du.

Gasteizen egungo garapena, jardueren aniztasunean ez ezik, jendearen joan-etorrian ere nabarmentzen da.

Garapen hori, Arabako gunerik aktiboena izatera eraman zuen ibilbide historikoaren ondorioa baino ez da.

Esan dezagun, bide batez, bertan dagoela kokatuta Lurralde Historiko honen erakunderik gorena den Arabako Foru Aldundia.

Hiri hau, era berean, biltzarren hiriburua ere bada eta Euskal Autonomi Erkidegoan lehenengoa den Europa Kongresu Jauregia dugu horren lekuko.

1989 urtean hasi zuen bere jarduera Gasteizko Udalaren ekimenez, eta hiriari bestelako dimentsioa eman zion.

Beraz, EAEko hiriburua dugun Gasteiz zerbitzu-hiri moderno gisa taxutu da eta, horren ondorioz, lehen mailako lotune bilakatu nazioko zein nazioarteko komunikazioetan.